XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); kapitalaren aurrean langileak zuen morrontza puska eta kapitala, nolabait ere gizonaren menpe jarririk, produzio-emantzaren banaketa zentzuzko eta justu batetan eragitea.

Toribiok berak diosku: .

Gizon haiek bazekiten zer egin.

Arazoa nola egitean zetzan eta horretarako izango zituzten eragozpen eta koskak zela gainditu.

Gizonak lanaren ekoizpen osoarekiko eskubidea du.

Baina hori praktikan jartzeko era ezberdinak daudela dakusagu gaur egun; batak era batetara idealizatzen du bere bidea eta besteak beste batetara.

Nola nahi dela ere, kapitalista lantegi pribatuengandik at eratutako zenbait lagunaro elkartasun sor liteke, baina batak bestearekingo desberdintasunak ukan ditzake.

Produzio-baltzu edo enpresaren egitura, bere sozial aldetik, goi zuzendaritzan eta arduratzan bederen, lankideen Batzar Nagusi bidez eragina izango da, hau da, Bazkunaren nahimen eta nagusitasunaren erantzun.

Hortik, gehienen erabakiz Artezle Batzordea sortuko da.

Artezle batzorde hau ekintzaren arau eta jokabide orokorren eta ejekutibu dateken Zuzendaritza bidez egiteratzen den goi-jestio atala da.

Batzorde honen barruan bertan sortuko da ere azterketa eta goi-antolabide edo arbitraje atal bezala Begiraletza deritzatekeena.

Sozial ikusmira hau zuzen-demokrazi erabakiz eratzen da.

Dudarik ez, baltzukideen sozial eta ekonomi eskubideen erantzuna izango dela, eta baita ere beren ordezkaritzak eskatzen dituen eskaerena.

Baina ez gaitezke ereduak ematen gel.

Nahi hainbat dago eta bata bestea baino hobeagoa.

Inglaterran Rochdale-ko lehen koperatiba (1844) haretatik gaur arte anitz ensaiaketa izan dugu mundu zabalean,(...).